ASKATU DUGU ESTATXA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko ira. 11a, 13:29

Irailarekin batera hasi gara eskolan ikasturte berri honi forma ematen. Joan den astean askatu genuen estatxa, eta buru-belarri gabiltza geroztik. 

Kantu saio batekin hasi ginen ostegunean, marrazki batzuk egin genituen arraunlarientzat ostiralean, txikienen egokitzapenarekin hasi ginen, ikasle berriekin harrera jolasak egiten dihardugu eta, pixkanaka-pixkanaka, irakasle eta ikasle berriak ere ezagutzen ari gara.

Aldaketa ugariko ikasturtea izango da aurtengoa, eta eskolako trainerua prest dago bidean topatuko ditugun zailtasunen aurrean, denak batera eta norabide berean, arraun egiteko.

Ongi etorri ikasle, guraso, irakasle eta herritar guztiak. Abante!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!