Baratzeko lehen uzta

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko urr. 10a, 11:04

Aste honetan eskolako txikienak baratzera joan dira eta kuiak edo kalabazak eta artaburuak bildu dituzte. Gurasoak udaberrian lanean hasi zirenetik, eskolako baratzaren lehenengo uzta izan da aste honetakoa.

Ubera Guraso Elkartearen eta eskolako zuzendaritzaren gidaritzapean, berriz ere, baratza martxan jartzea erabaki zen joan den ikasturtean. Baratza errekurtso pedagogiko gisa erabiltzea aurreikusten da, eta zientzia gelarekin batera, STEAM proiektua gauzatzeko ezinbesteko eremuak izango dira. Gai hauek guztiak landu ahalko dira: bizitzaren zikloa, elikadura katea, prozesu biokimikoak (usteldura, hartzidura...) gaitzak, plagak, inguruko fauna eta florarekin duen elkarreragina, konpostaren balio energetikoa...  Eskola-baratza eskolako ikasgela bat gehiago baita, ikasleek beren konpetentziak garatzen joateko dugun beste espazio bat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!