Eskolako ikasle batzordea martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko urr. 20a, 12:58

Ikasleak dira eskolako bihotza eta horregatik, espazio propioak dituzte beraiek nahi dutena esan eta egiten saiatzeko.

Aste honetan LH3tik DBH4tik bitarteko gela bakoitzeko ordezkariak bildu eta eskolako hainbat gaiz hitz egiten aritu dira.

Hilabetean behin izango dira bilerak, eta beharraren arabera maiztasuna handituko da. Funtzionamenduari dagokionez, proposatutako gai batzuk geletara eraman eta bueltako bidea egitea izango da ohiko prozedura. Alderantziz ere, jakina, geletatik proposamenen bat balute batzordera ekartzea besterik ez dute egin behar ordezakariek.

Lehendabiziko bilera honetan, patioaren garbiketaz, bizikidetza osasuntsuaz, euskara batzordeaz, eta jangela orduetan eskubaloiko baloia eskaintzearen beharraz aritu ziren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!