Yolanda Arrietaren "Nitik Gura" idazketa tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko urr. 30a, 21:34
Aurreko astean Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearekin idazketa tailerra egin dugu eskolan.
Ipuinak eta olerkiak lantzeari tarte bat eskaini diote egunero LHko 5. mailakoek eta DBHko 1.-koek. 
Lanketa horren oinarria idazketa sortzailea izan da: bakoitzaren bizipenetatik eta irudimenetik abiatuta, idatzi pertsonal eta originalak sortu dituzte ikasleek. Liburu ederrez gozatzeaz gain, ikasleek euren idatziak ahoz goran irakurtzeko aukera izan dute, ikuspegi desberdin guztiak taldearekin partekatzeko.
Lan horretan, Yolanda Arrieta, eskarmentu handiko idazlea, izan dute bidelagun. Ikasleek jarduera bakoitzarekin jaso dutena ederra izan da. 
Eskerrik asko, Yolanda! 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!