Badator Euskararen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko aza. 29a, 14:45

Euskararen Egunaren harira, iaz bezala, txapa eta lelo lehiaketa antolatu du Euskara Batzordeak.

Alde batetik, soinean eramateko txaparen irudiak egin dituzte, eta bestetik, txapa bertan jartzeko leloa asmatu behar izan dute. Irabazleak DBH4ko Aitor Alonso eta Daniela Bernedo izan dira. Aitorrek irudia egin du eta Danielak esaldia: "Gure ametsek gida gaitzatela". Saria gela osoarentzat hamaiketako bat izango da eskolaren kontura.

Lehiaketaren helburua euskararen inguruan hausnartzea izan da, eta Euskara Batzodearen arabera bikain bete da. Zentzu horretan, datorren astelehenari begira, eskolan Euskararen Eguna ospatuko da, hainbat jarduera egiten ari dira ikasleak, besteak beste, Mezuen Zuhaitza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!