Euskararen Egunak eman du berea

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko abe. 4a, 20:16

Aurten, eskolako Euskara Batzordeak antolatuta,  besteak beste, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoen bisita izan dugu: Tartalo, Basajaun, Mari, Lamia…

Goizean, HHkoak gelaz gela ibli dira, eta batean zein bestean, aho zabalik egon dira pertsoanaia mitologikoei begira. LHkoak aldiz, euskararen inguruko hainbat joko eta erronka egin dituzte. Arratsaldean, HHkoak IKE jolasak egiten ibili dira, eta DBHkoak bestelako jolasetan.

Euskararen erabilpena handitu, gure kultura hobeto ezagutu, eta euskararekiko sentimendu ederrak piztea izan da aurtengo Euskararen Eguneko eskolaren xedea. 2023ko Euskararen Egunak eman du berea, egunerokoak ere berea ematen jarraitu dezala.

Eskerrik asko Euskara Batzordeko ikasle eta irakasleei, biba zuek!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!