Olentzero eta Mari Domingi eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko abe. 22a, 14:21

Aurten ere San Joango ermitatik barrena, Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu eta HHkoek beraiekin egon eta eskutitza emateko aukera izan dute.

Horretaz gain, Esperientzia eskolakoen laguntzarekin, frontoian taloak egin eta jan dituzte. Nola ez, eskerrik asko Esperientzia eskolakoei eta Ubera guraso elkarteari.

Bukatzeko, DBH-koek antolatutako jokoak egin dituzte, buruhandiak ere ibili dira hara eta hona, eta errematerako karaokean aritu dira kantari zaharrenak.

Horrenbestez, bukatu ditugu aurtengoak. Ondo-ondo pasa oporrak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!