Palestinaz Macarena Arrietarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2024ko urt. 12a, 23:16

Ostegun arratsaldean, Macarena Arrieta Manterola ikasle ohiaren bisita izan genuen eskolan, Palestinari buruzko hitzaldi bat emateko. Macarena UNRWA Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia-ko langilea da, Euskadiko delegazioko hezkuntza arduraduna hain zuzen ere.

Hitzaldian DBH3ko eta DBH4ko ikasleak egon ziren, bi ordu iraun zuen, eta Palestinaren historia, bilakaera eta gaur egungo egoera izan zuten mintzagai. Macarena gustura agertu zen bukaeran “interes handiz jarraitu dute esandakoa, ezagun du gaia klasean landuta ekarri dutela”.

Macarena eskolaz eskola lan eta lan ari den bezala, bere lankide gehien-gehienak Gazan bertan ari dira lanean, palestinarrak dira. Gure aldetik, bihotzez eskertu eta animo handienak eman nahi dizkiegu Oriotik. Sinistuta gaude hemendik ere zerbait egin dezakegula sarraski hau geratzeko, eta horretan saiatuko gara.

Zentzu horretan, egoeraren gordina zabaltzeak duen garrantziaren jakitun, DBH3ko ikasleek irratsaio berezi bat egin dute hitzaldiaren grabazioarekin. Luze xamarra da, baina merezi du tarte bat hartu eta entzutea. Eskolako webgunean duzue entzungai.

Irratsaioa, hitzaldiaren grabazioa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!