DBHko ikasleak “Aniztasunetik eraikiz” proeiktuan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2024ko urt. 22a, 12:46

Begisare ikusmen murriztua duten pertsonen elkartearekin batera,  DBH4ko ikasleek “Aniztasunetik eraikiz” proiketuan parte hartu dute. Proiektu honek anitztasuna bistaratu eta aintzakotzat hartzea du xede, eta Begisare elkartekoekin landu duten bezala, beste hainbat gai ere lantzen ari dira azken bi ikasturteetan.

Begisare erretinaren distrofia hereditarioak dituzten pertsonak eta ikusmen urria edo itsutasuna sortzen dituzten bestelako gaixotasunak dituzten pertsonak osatzen dute, eta bi eskoletara, tartean Zaraguetara, bisitak egin dituzte beren desgaitasuna azaldu eta ikustarazteko. Gure eskolan eta Soraluzeko eskolan izandako esperientzia bideo batean jaso dute, eta hementxe duzue ikusgai.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzak sustatu du proiektua, eta zentzu horretan, eskerrak eman nahi genizkieke bai Aldundiari, baita Begisare elkarteari eta baita Pello Sarasua koordinatzaileari ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!