Musika tailerra guztiontzat

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2024ko ots. 15a, 11:09

Hanni Intsausti gurasoaren gidaritzapean musika tailerra egingo da ostiralean, otsailaren 16an, arratsaldeko 16:30ean, eskolan bertan.

Hanni musika irakaslea da, eta musika brasildarra jotzen du, batez ere. Tailerra 0-3 urte arteko umeentzat izango da, eta helburu nagusia musikaren bidez haurra estimulatzea izango da.  Tailerra Ubera guraso elkarteak antolatu du. Herriko haur guztiak gonbidatuta daude.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!