Osasun Astea eta Martxoaren 8a

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2024ko mar. 5a, 14:58

Aurten ere hemen ditugu Osasun Astea eta Martxoaren 8a. Ingurumen eta Hezkidetza batzordeek antolatuta, hainbat kontu egiten ari gara HH, LH eta DBHko mailetan osasuna eta Emakumeen Nazioarteko Eguna gaitzat hartuz.

Astea hasteko, Kontsumobide elkartetik tailer batzuk jasotzen ari dira ikasleak. Hala nola: etiketek ezkutatzen dutena, dieta orekatua eta elikagaien ortzadarra. Aldi berean,  bazkalostean sukaldean dabiltza jo eta su jaki osasuntsuak prestatzen.

Bestetik, Martxoaren 8a dela eta, hainbat jarduera daude martxan: HHkoek zenbait emakumezko idazleen liburuak irakurriko dituzte; LH 1-2koek lanbideak eta generoa aztertuko dute marrazkien bidez; LH 3-4koek Errauskine liburua irakurri eta landuko dute; LH 5-6koek Ana Franken egunerokoa irakurri eta poema idatziko dute; eta LH6koek argudio testu bana idatziko dute genero arrakalaren inguruko hainbat gaiei buruz.

DBH 1-2n, aldiz, Oiana Blanco Etxeberria irakaslea eta judoka ohiaren bisita izango dute martxoaren 8an. Oiana Emakumea eta Kirola gaiaren inguruan  arituko da, eta olinpiadetara bidean izan zituen esperientziak kontatuko dizkiete, aurten urte olinpikoa dela aitzakia hartuta. DBH 3 eta 4koek hainbat liburutako pasarte eta bertsoak aztertuko dituzte, eta Yoko Ona podcasta entzun eta eta edukiaren gainean hausnarrean arituko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!