Xake-mate ikasturteari!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2024ko api. 10a, 13:09
Xake federazioaren eskutik, aurten ere, LH ikasleak xakean aritu dira eguerditan eskolan. Manterola aita-seme oriotarrak izan dira arduradunak, eta ikasleak gustura asko joan dira astero-astero egokitzen zitzaien egunean. 

Saioei bizitasun pixka bat emateko, eta tailerrari amaiera emateko, txapelketa txiki bat antolatu zuten manterolatarrek. Sariren batekin, edo saririk gabe, ikasleek izugarri gozatu zuten eta Josu eta Candido gustura geratu ziren hori ikusita.

Ez dago azaldu beharrik zenbat onura dituen xakean aritzeak, eta horren jakitun, eta jokatzen gozatzea helburu, xakean trebatzeko tailerra eskaintzen jarraitzeko asmoa du Ubera Guraso Elkarteak. Alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Xake Federazioari eta Manterola aita-semeei. Xake-mate bikaina eman zioten ikasturteari!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!