Errigorako galdera - erantzunen jolasa

Erantzun zuzenak

  • Zer eskuratzen duzu Errigora kanpainan ekarpena eginda?
    Nafarroa hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskia.
  • Nongoak dira Errigorako saskiko produktuak?
    Nafarroa hegoaldekoak.
  • Zenbat urte dira egitasmo honekin hasi zirela?
    10 urte.
  • Zehaztu Errigora egitasmoaren helburu nagusienak:
    Euskararen inguruan eragitea, elikadura - burujabetza bultzatzea eta auzolana sustatzea.
  • Zenbat kanpaina egiten dituzte urtean?
    Bi, udazkenean eta udaberrian.
  • Udazkeneko kanpainaren leloa da…
    Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka.
  • Eta udaberriko kanpainarena…
    Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura.
  • Nola lagun daiteke ekimenean?
    Kanpaina garaian 50 euroko balioa duen saskia erosita.
  • Zein zonaldetan indartu nahi dute euskara ekimenean lortzen den diruarekin?
    Nafarroa hegoalden eta erdialdean.
  • Balioaren zenbatekoa bideratzen dute euskalgintzara?
    %25
  • Noiz arte eska dezakezu saskia kanpaina honetan?
    Azaroak 9.