Erria txikota!

Ordutegi berria Erria txikota! dendak

Olatz 2014ko ots. 13a, 15:49
Otsaila amaitu bitartean ordutegi aldaketa izango du kilometroetako dendak

Orioko herriko plazan dago kilometroetako denda, herriaren bihotzean hain zuzen ere. Erria Txikota! ekimenaren espirituarekin bat egiten du dendak; izan ere, San Luis itsasontziaren sotoa zena atondu da denda irekitzeko.

Otsailean dendaren ordutegia aldatu egin da, eta astegunaren araberakoa izango da. Astelehenetan kilometroetako denda goizetan itxita egongo da. Arratsaldez irekiko dute, hortaz, 17:00etatik 19:30etara. Asteartetik larunbatera goiz eta arratsaldez irekiko da. Goizetan 11:00etatik 13:00etara; eta arratsaldetan, 17:00etatik 19:30etara. Igandetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara egongo da irekita, ohi bezala.

Adin, sexu eta gustu guztientzako arropa dago dendan: galtzak, kamisetak, jertseak... Esan bezala, denda Orioko plazan kokatzen da. Halaber, dendara gerturatu ezin zaretenok helbide elektroniko honetara idatzi dezakezue.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!