Karlos Perona hil da

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko ots. 12a, 08:55
Musika bihotzean izan zuen txiki-txikitatik Peronak. Besteak beste, urteak eman zituen arraunlariei ongi-etorriak egiten, klarinetea ahoan

Makina bat aldiz ikusi dugu oriotarrok Karlos Perona klarinetea ahoan arraunlariek dakarten bandera laguntzen, Orioko sarrerako aldapan behera. Aliroietan aditua musika txikitatik bizi izan zuen Karlosek eta bere bizitza osoan izan dira biak, musika eta pertsona, bikote. 57 urte eman zituen musikan. Hala adierazi zion Karlosek Karkarari 2000. urtean (99. Karkaran). Belaunaldiz belaunaldi bere pasioa besteena egin zuen gainera Karlosek eta musikazale amorratuak dira peronatarrak, seme eta ilobak.

Klarinetea izan zuen kaleko lagun urte askoan, baina horrez gain, saxofoia eta errekintoa (1970ko maiatzaren 15ean desagertu zen Orioko Musika Bandan) ere jo zituen Peronak. Hernaniko Bandan 17 urte luze eman zituen eta 1975-76an herriko txaranga sortu zuen seme, lagun eta familiako kideekin.

Atzo hil zen Karlos Perona.

2014-Karlos Perona

2014-peronatarrak Santa Zezilian 2000n

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!