Eskolaren eta familiaren arteko harremanez arituko da Joxe Amiama

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko ots. 5a, 13:46
Otsailaren 6an, ostegunarekin, emango du hitzaldia Amiamak Lardizabal eskolan

Joxe Amiama irakasle eta psikopedagogoa gonbidatu dute Lardizabal eskolakoko guraso eta irakasleek Aiako eskolara. Bihar, otsailaren 6an, izango da Amiama tolosarra gurean. Familia eta eskola harremanetan aditua da  eta biharko hitzaldian ere gai hori izango du hizpide.

Familiak eta eskolak haurrengan duten eragina eta bien arteko harremanez arituko da besteak beste Amiama 17:00etatik aurrera, Lardizabal eskolan bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!