1953ko uholdeetako argazkia jarri du Orioko Udalak plazako igogailuaren alboan

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko ots. 5a, 09:03
Plaza urez gainezka eta San Antonio ontziaren salbamendua erakusten ditu argazkiak

Nahita egina dirudien arren, kasualitate hutsa izan da asteburuko denboraletik egun gutxira udalak uholde handi baten argazki zahar bat jartzea plazako igogailuaren ondoan. Txokoak bizitza pixka bat behar zuela-eta, herriko plaza inguruarekin zerikusia zuen argazki historiko bat jartzea erabaki zuten udalean. 1953ko urriaren 15ean egondako uholdeetakoa izan zen aukeratua. Orioko kaia agertzen da bertan, eta herritar batzuk San Antonio ontzia erreskatatzen ikusten dira. Argazki zaharren datu basetik hartu du udalak egile ezezaguneko irudi hori.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!