Gero eta haur gehiago hartzen ditu Kros Txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko ots. 4a, 10:22
380 ume aritu ziren korrika otsailaren 2an Zaragueta Herri Eskolak antolatutako lasterketan

Ia 400 haur eta gaztetxo bildu zituen igandean, otsailaren 2an, Zaragueta Herri Eskolak antolatutako Kros Txikiak. Eguraldi petralari aurre egin eta 11:30erako jende asko gerturatua zen eskola inguruetara. 2009an eta 2010ean jaiotako umeek eman zioten hasiera saioari –tartean haur txikiagoak ere baziren arren–. Hortik aurrera, DBHra arteko ume eta gaztetxoak aritu ziren lasterka, adinaren araberako ibilbide eginez. Txalo artean bukatu zuten guztiek.

Urtetik urtera handituz doa parte hartzaileen kopurua eta antolatzaileak pozik daude emaitzarekin.

Kros Txikiko argazkiak ikusteko klikatu hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!