Erria txikota!

Sei taldek hartu zuten parte KMKaraokean

Olatz 2014ko ots. 3a, 18:06
Mozorroak, dantzak, kantuak eta algarak ez ziren falta izan karaokean

Kilometroak eta karaokea izenen arteko baturaz sortu da KMKaraokea, otsailaren 1ean egin zen ekintza. Aurtengo kilometroak jaialdia Orion ospatuko dela aitzakia hartuta, urtero Txurrumuskik antolatzen duen karaokeak eta Kilometroak ekimenak bat egin dute.

 

Ikastolako aretoa haur eta gurasoz bete zen, eta arratsaldeko 17:00etan eman zion hasiera karaokeari ikasle talde batek. Kantuan aritzeaz gain dantza ere egin zuten. Hauen atzetik beste 4 talde pasa ziren, mozorrotuta, ikuslea ere jai girora bultzatuz. Ekitaldiari amaiera emateko 5. talde bat igo zen taula gainera. DBH mailan zenbiltzala esan zuten bost gazte -ez hain gazte- izan ziren, hortaz, ekitaldia borobildu zutenak.

 

Erantzuna gehitu

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!