Eskualdeko programa aurkeztu du EAJk Orion

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko ots. 3a, 08:57
Aurrekontuetan jarraituko beharreko bidea ere zehaztu dute besteak beste Joseba Egibarrek eta Maria Eugenia Arrizabalagak

Urola Kostako proiektu estrategikoak eta 2014ko aurrekontuetan jarraitu beharreko bidea izan zituzten hizpide, besteak beste, Urola Kostako EAJ alderdiko agintariek otsailaren 1ean Orion egindako batzarrean. Bertan izan ziren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar eta Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramailea eta eskualdeko zinegotzi eta Uri Buru Batzarretako lehendakariak. Aurrekontuen atalean, gastu eta inbertsioetako lehentasunak ezarri zituzten eta ekonomia-krisiari aurre egiteko neurriak hartzea adostu zuten.

Bilera bukatu aurretik Gipuzkoako eta Euskadiko egoera politikoaren inguruko hausnarketa egin zuten Egibarrek eta Arrizabalagak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!