Erria txikota!

KMKaraokea egongo da otsailaren 1ean

Miriam 2014ko urt. 30a, 17:59
Aurten txikota gehitu zaio urtero Txurrumuskik egiten duen karaokeari

Urtero Txurrumuskik antolatzen duen karaokean desberdintasun bat egongo da oraingoan. Aurten, Kilometroak jaialdia Orion egingo den aitzakiaz, KMKaraokea izena jarri diote eta orain arteko kilometroetako abestiak kantatzeko aukera edukiko dute gaztetxoek.

Otsailaren 1ean izango da karaoke hau, Ikastolako aretoan 17:00etan. Abestu eta ondo pasatu nahi duten LH3tik LH6rako eta DBHko ikasleek urtarrilaren 31 baino lehenago izena eman beharko dute 5 edo 6 kidez osatutako taldetan, gaztelekuan edota ikasgeletan aurkituko dituzten orrietan. 

Karaokea festa bat izatea nahi dutenez, mozorrotuta joatea, dantza egitea, abestea eta originaltasuna baloratuko dute antolatzaileek, giro paregabea egon dadin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!