Erria txikota!

Zu non, Erria txikota! han egitasmoa jarri du martxan Ikastolak

Olatz 2014ko urt. 29a, 10:37
Kilometroak jaiaren harira Erria txikota! marea osatu nahi dute Orioko Herri Ikastolakoek

2004an Oriok eta Zarautzek elkarlanean Itsaso zahar, olatu berri lelopean antolatu zuten Kilometroak jaiaren oihartzuna nazioartera heldu zen: Laosera, Etiopiara eta Pakistanera, besteak beste.

Aurten, 10 urte beranduago, berriz ailegatu da Oriora kilometroetako lekukoa. Oraingoan txikota askatu eta itsasora aterako dira, helmuga ahalik eta urrutien jarrita, eta marea handi bat sortzeko asmoz.

Laguntza eskatzen dute Erria txikota! marea osatzen laguntzeko. Horretarako webgunera edozein txokotan ateratako argazki bat bidali behar da.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!