Zaragueta Herri eskolak antolatuta, 5. edizioa izango du Kros txikiak otsailaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 20a, 15:22
Orioko kultur etxean, kiroldegian eta Zaraguetan bertan eman daiteke izena

Bosgarren urtez jarraian, herriko eta inguruko txikientzako lasterketa antolatu du aurten ere Zaragueta Herri Eskolak. Otsailaren 2an izango da V. Kros Txikia, eskolaren inguruan.

Haur Hezkuntzakok 4.mailako umeak –2009an jaiotakoak– izango dira probako txikienak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailakoak –2001ean jaiotakoak– zaharrenak. Adinaren araberako ibilbidea egingo dute haurrek, beti ere eskolaren aurrean bukatuz:

  • 150 metro: HH4koek, HH5ekoek
  • 300 metro: LH1koek eta LH2koek
  • 600 metro: LH3koek eta LH4koek
  • 1000 metro: LH5ekoek eta LH6koek
  • 1200 metro: DBH1ekoek

11:45ean bilduko dira parte hartzaile guztiak Zaragueta Herri Eskolaren aurrean. 12:00etan ekingo zaio lasterketari eta krosa bukatuta, bertan jaso beharko dituzte haurrak gurasoek.

Izena ematea

Korrika-proban parte hartu ahal izateko izen ematea irekita dago dagoeneko. Zaragueta Herri Eskolan, Orioko kultur etxean eta Karela kiroldegian eman daiteke kros txikirako izena. Dena den, lasterketa egunean bertan ere hartuko dituzte korrikalariak.

Parte hartzen duten ume guztiek domina bana jasoko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!