Bertsio gauaren laugarren edizioa hartuko du ostiralean Etxeluzek

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 15a, 09:32
Ostegun iluntzera arteko epea izango dute talde edo bakarlariek izena emateko

Laugarren urtez Bertsiyo gaua antolatu dute Orioko gazteek. Urtarrilaren 17an izango da aurtengoa, Etxeluze gaztetxean. Bigarren aldiz hartuko du gau berezi hori Etxeluzek. Izan ere, Kosta Tailerrean egin zen estraineko edizioa eta Txalupa tabernan bigarrena.

22:30ean hasita, herriko kantarien eta musikazaleen irudimena eta abilezia izango dira protagonista. Norberaren ukitu bereziarekin, Euskal Herriko nahiz mugez haraindiko kulturek izaten dute lekua taula gainean. Arrakastatsua izan ohi da Bertsio gaua  eta hala izatea espero dute antolatzaileek aurtengoan ere.

Izena eman behar da

Izena emateko epea pixka bat luzatu eta bertsio-gauean parte hartu nahi duenak osteguna –urtarrilaren 16a– bukatu baino lehen adierazi beharko du parte hartzeko asmoa. Horretarako taldearen izena, eskainiko dituen kanta kopurua, zein instrumentu erabiliko dituen eta harremanetarako telefono bat idatzita laga beharko ditu Kalakari edo Errusta tabernan, gaztetxean bertan edo gaztetxearen facebook-eko orrian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!