Hildako arrainak agertu dira Santio errekan

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 14a, 14:10
Itsas Enara elkartearen susmoen arabera, burdineria enpresaren batek izandako isuriaren ondorioz gertatu da

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 10ean, hainbat eta hainbat arrain, amuarrainak batez ere, hilda agertu ziren Santio errekan. Santio auzoko bizilagunak izan ziren errekan ikusitakoaren berri eman zutenak. Horrela, Itsas Enara ornitologia taldea jarri zuten jakinaren gainean, gertatutako ikertu dezan.

Inguruko burdineria-enpresaren batek isuriren bat izan duelako ustea du Itsas Enarak, bere blogean adierazi duenez. Zinka, galbanizatua... isurtzearen ondorioz, arrainak segituan hil dira.

Itxura guztien arabera, isuriak ez die gainerako animalia, hegazti eta abarrei eragin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!