Itsaspeko bidea konpondu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 14a, 08:46
Azken euriteen eraginez behera egin zuen mendiak eta Itsaspeko baserriaren alboko bidea janda geratu zen

Gabonetako uda giroaren aurretik izandako euriteek kalte handiak utzi zituzten bazterrotan; tartean, hainbat luizi, besteak beste Bentarako bidean eta Itsaspeko bide zaharrean. Igeldorako errepideak itxita segitzen du oraindik orain, baina Itsaspeko baserria eta Orioko hondartza lotzen dituen bidea, aldiz, oraintsu ireki dute.

Itsaspe baserritik oso metro gutxira egin zuen behera mendiak duela 2 hilabete. Oinezkoen bidea jan zuen lurrak eta hori da Orioko Udalak txukundu duena. Bidea garbitzeaz gain, mendi aldeko malda harriz gogortu du.

Bestalde, Udalak bere atari digitalaren bidez adierazi duenez, bidea konponduta baina lokaztuta dago eta kontuz ibiltzeko gomendioa egin du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!