Benito Lertxundi hunkituta belaunaldi berriek bere uzta zaintzen dutelako

Lertxundiren abestiak kantatu zituzten Baigorriko, Donibane Garaziko eta Hendaiako hiru kolegioetako haurrek

Baigorriko Jean Pugeot, Donibane Garaziko Zitadela eta Hendaiako Irandatz kolegioetako ikasleek kontzertu berezia eskaini zuten Tolosako Leidor antzokian 2013ko apirilean. Denise Olhagaray-ren gidaritzapean, Benito Lertxundiren abestiak kantatu zituzten bertan, Laskuraingo ikastolako gazteak, Zegamako Orkatz Txiki abesbatzako haurrak eta Gasteizeko Crescendo abesbatzako gazteak lagun zituztela. Bertan izan zen Benito Lertxundi bera ere, erabat hunkituta, bere abestiak belaunaldiz belaunaldi igaro eta gaur egungo gazteen ahotsetan entzunda.

Kanaldude herri telebistak 2014. urte hasieran egin du publiko orduan Lertxundi oinarri hartuta egindako saio berezia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!