Kontzertua eskainiko du Urgatzi taldeak ostiralean

Orioko kultur etxean izango da emanaldia, 19:00etan hasita

Uhats taldearen ondoren, Orioko Herri Ikastolako koruak talde berria eman du: Urgatzi. Onintza Manterolaren gidaritzapean, Ane Erkiziak, Sara Arrutik, Itziar Mendizabalek, Amaia Olidenek, Irati Egibarrek eta Ane Carrerak osatutako taldeak plazara ateratzea erabakita kontzertua emango du urtarrilaren 10ean Orioko kultur etxean.

19:00etan hasita, bederatzi abesti eskainiko dituzte: Maddi, Irudimenaren orratzetatik, Iduzki denian, Nere herriko, Zure kanta, Zalantzak galdu, Lurra, Izarren hautsa eta Berriro igo nauzu ene mendira.

Talde izaera

Lagun edo lagundu esan nahi du urgatzi hitzak. Kantu gehienak taldean, denen artean moldatzen eta aldatzen dituzte, taldean egiten dute lan, alegia eta elkar lagunduz, bakoitzak bere ekarpenak eginez ari dira bidea egiten. Izena ere hari berari tiraka atera dute taldeko kideek. Elkarlanean gustura jardutetik atera da izena–dio Onintza Manterolak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!