Haserre, leku eske ari da itsasoa

Marea biziak eta itsas denboralea, biak elkarrekin; gizakiak jarritako mugak gainditu nahian dabil itsasoa egunotan

Hondartza eta kosta inguruak ikusgarri daude egunotan. Haserre dabil itsasoa, zakar, olatuak gora igoz. Ilargia du alboan lagun, marea biziak baitira. Biak elkarlanean naturaren indarra norainokoa izan daitekeen erakutsiz dabiltza, gizakiak jarritako mugak gainditu nahian eta zenbait kasutan gaindituz.

Harrizko paretaren kontra bota ditu olatuak Orion. Hondartza jan eta leku eske ibili da zenbait egunez, atzo gauean azken aldiz. Egun argiz nabariak dira denboraleak utzitako arrastoak: itsasoak ekarritako egur eta bestelako asko hondar pilaren gainean lasai pausatuta.

Atzo iluntzean (20:00ak inguruan) eta gaur goizean hartutako irudiak dituzue Antilla hondartza inguruan izan den mugimenduaren adierazle.


/>


Denboraleak, itsas foka bat ere ekarri zuen atzokoan Orioko hondartzara. Barra muturrean egon zen animalia itsasoak besoetan hartu eta berriz uretara eraman zuen arte.

null

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!