Puntaren puntan dabiltza Tibur Etxeberria, June Aldai eta Garazi Eizmendi pilotan

Larruzko paletarekin aritzen da Etxeberria; gomazkoarekin Aldai eta Eizmendi gazteak

Gabon festa oparoak izan dira gurean pilotarientzat. Lehenik eta behin, larruzko paleta kategoriako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Tibur Etxeberriak, AƱorgakokide bat lagun zuela, abenduaren 28an. Real Sociedad taldearekin aritu dira Etxeberria eta Eskisabel txapelketa honetan eta azken partidan 35-28 gailendu zitzaizkien usurbildarrei (Usabiaga-Arruti) haiek baino finago ibilita.

Horrez gain, gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten egun berean June Aldaik eta Garazi Eizmendik, Tolosako Beotibar frontoian jokatutako partidan kontrarioei aurre hartuta. 30 eta 22ko emaitzarekin, merezita jantzi zuten txapela aiar gazteek. Bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten Anoetako Su berri taldeko kideek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!