Eguraldi bustiarekin frontoian babestuko da bihar Erregeen Karterua

11:00ak aldera etorriko da Bizar Zuri Oriora

Euskalmeten arabera giro bustia eta haizetsua izango dugu bihar gurean, goizean batez ere. Ondorioz, zeruari begira izango da Erregeen Karterua ere. Izan ere, bihar –urtarrilaren 5ean– 11:00ak aldera etorriko da Bizar Zuri Oriora. Eguraldiak laguntzen duen bitartean kalez kale ibiliko da hiru Errege Magoentzako gutunak jasotzen. Eguraldia petraltzen bada, berriz, frontoian hartuko du babes, bertan goxo-goxo biltzeko haurren eskutitzak.

Iragarpenen arabera, arratsaldea goiza baino lehorragoa izango da, eta hala bada, Errege Magoen kabalgata kalez kale ibiliko da 17:00etan hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!