Trikiti soinuak dira gaur protagonista

Trikitilarien Egunak utzitako argazkiak zintzilikatu ditugu

12:00ak ondo jota hasi dira Orioko plazan bildutako trikitilariak kalejiran, herriko bazterrak alaitzen. Lau multzotan banatuta, Euskal Herriko 80 bat trikitilari, gipuzkoarrak gehienak, elkartu dira gaur gurean Trikitilarien Eguna ospatzeko. Eguraldia lagun, Orioko kaleetan barrena aritu dira trikitia eta panderoa astinduz bazkaltzeko ordua etorri arte. Sabela berdinduta, lau kontzertu eskainiko dituzte arratsaldean.

Goizak utzitako argazkiak ikusteko klikatu hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!