Trikitilarien eguna ospatuko da bihar, abenduaren 28an

Euskal Herriko trikitilariak bilduko dira goiz eta arratsalde Orion

Orioko Udalak eta Euskal Herriko trikitilarien elkarteak antolatuta, trikiti festa izango da bihar, abenduaren 28an, Orion. Herriko Plazan elkartuko dira Euskal Herri osotik etorritako tritikilariak 11:30ean eta denak elkartuta, kalejiran ibiliko dira herrian barrena bazkaltzeko ordua iritsi arte.

Arratsaldean, aldiz, trikiti saioak izango dira protagonista. 17:00etan hasita, herriko lau tabernatan egingo dituzte geldialdiak trikitilariek. Zabalek eta Lurdes Alkortak eskainiko dute aurreneko emanaldia Loretxu tabernan; Estanga anai arreben txanda izango da gero. Arkaitz tabernan arituko dira trikitia eta panderoa astintzen. Maixak, Inesek eta Maitek, aldiz, Salatxon joko dute atzetik. Azkenik, Kolon Txikin izango da azkeneko saioa, Azkonobieta eta Imanolen eskutik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!