Herribil ikuskizuna izango da abenduaren 27an

22:00etan hasiko da saioa Karela kiroldegian

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Gabon jaien baitan dantza emanaldia eskainiko du Harribil dantza taldeak  Karela kiroldegian. Bederatzi urte dira dagoeneko dantza oinarri hartuta Herribil antolatzen dutela, ikuskizunaren  baitan Orioko hainbat elkarte bilduz jendaurrean.

Abenduaren 27an, ostiralarekin, izango da aurten ekitaldia Karela kiroldegian. Danbolin musika eskolako ikasleek, Talai Mendi elkarteko dantzariek, Uhats taldeak, Salatxo abesbatzak, Curriculuma Sortzen taldeak, Orioko Herri Ikastolak eta Harribil dantza-taldeak berak hartuko dute parte ikuskizunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!