Altzeimerraren gaixoen aldeko Dantza Komedia Jaialdia egingo da maiatzaren 25ean

Miriam 2014ko mai. 23a, 15:47

Sarasua-Brown fundazioak antolatzen du jaialdia eta 10:00etan hasiko da Karela Kiroldegian

Dantza Komedia Jaialdia egingo da datorren igandean, maiatzaren 25ean, Altzehimer gaixotasuna dutenen alde. Sarasua-Brown fundazioa da antolatzailea eta hainbat ekintza egingo dira jaialdiaren barruan. Orioko Karela Kiroldegian izango da jaialdia, 10:00etatik aurrera.

10:00etan
Dantza ikastaro sinplea, Sarasua Brown fundazioak emana. Irun eta Errenteriako udal ekoletako eta Egiako Anaiak akademiako ikasleek parte hartuko dute.

11:00etan
Balletaren sukaldea, entsegu orokorra. Zazpi koreografia dantzatuko dituzte.

12:00etan
Txirri, Mirri eta Txiribiton Dantzan. Ikusleen parte-hartzearekin, Dantzaren komediako arte-ikuskizuna.