Derbia horiz jantzi da

Olatz 2014ko mai. 21a, 13:26
Bi partidak irabazi zituen Orioko taldeak; lehenengoa 10-13 eta bigarrena 6-8

Aurreko igandean, maiatzaren 18an, Euskal Derbia jokatu zen Riberas de Loiolako zelaian, Donostian. Orioko neskak hiriburura mugitu ziren Atletico de San Sebastianen aurka bi partiduak jolasteko.


Lehenengo partiduaren hasiera nahiko parekatua egon zen, nabaria zen bi taldeek maila berdintsua zutela. Donostiarrak markagailuan aurreratu ziren 6. sarreran erakutsi zuten bateo indartsuari esker, baina ez zen nahikoa izan oriotarrak garaitzeko. Azken unean markagailuan aurrea hartzea ohiko bilakatu da talde horiarentzat; izan ere, 8 karrera egin zituzten partiduaren amaieran eta 10-13 irabazi zuten.

Bigarrenak ere, antzeko ibilbidea izan zuen. Jardunaldiaren amaiera iristear zegoela, eta partiduak banatzea tokatzen zela zirudienean, Uxua Zoroza nafarrak hit izugarria eman zuen zelaiko bazter urruneraino. Oriotarrek hiru karrera egitea lortu zuen. Hau honela, 6-8 geratu zen markagailua, berriro ere, horien alde.

Honela amaitzen zen Ohorezko Mailako Ligako 8. jardunaldia. Aipatzekoa da, asteburu honetan lortzen zuela Igone Etxeberriak bere lehenengo garaipena jaurtitzaile gisa. Igande honetan Bartzelonara bidaiatuko dute Orioko neskek egungo txapeldunen aurka jolasteko, Sant Boi taldearen kontra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!