Erria txikota!

Aukeran Dantza Taldearen "Geltokia" lana ikusgai Orion maiatzaren 17an

Miriam 2014ko api. 24a, 13:13
Kilometroak 2014 jaiaren baitan antolatu dute emanaldia, Erria Txikota! astearen barruan

Aukeran Dantza Konpainiak bere Geltokia emanaldi berria eskainiko du maiatzaren 17an Karela Kiroldegian. Erria Txikota! aste kulturala izango da Orion maiatzaren 12tik 18ra, eta aste honetako programazio barruan sartzen da dantza emanaldia.

Dferia Donostiako antzerki jaialdian estreinatu zuen lana Aukeran taldeak. Bizitza eta tren bidaia baten arteko paralelismoa egiten dute bertan.

Emanaldia 22:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroren truke. Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan eta Il Gelaton eros daitezke, baita Villabonako Amasa kafetegian eta Andoaingo Xalo dendan ere. Sarrerak internet bidez erosteko aukera ere badago, hemen eta hemen. Egunean bertan erositako sarrerak 12 euro kostako dira.

 

 Iturria: aukeran.com

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!