Helburua bete gabe, etxera

Karkara 2014ko mai. 27a, 14:43

Asteburu honetan Orioko OBB taldeak kataluniako Sant Boiren aurka jokatu du partidu bikoitzeko jardunaldian, Ligako titulua lortzeko play offetatik kanpo ez geratzeko helburuarekin.

Lehenengo partidua parekatua hasi da hasierako entradetan baina Oriokoak ezin izan dira Venezuelako jaurtitzaileari inposatu. Horri defentsako hainbat hutsegite gehituta, Katalanak markagailuan urruntzen joan dira eta partidua irabazi dute, 8 karrera eta 0ekin markarekin.

Bigarren partidua aldeko hasi da Sant boiko neskentzat, lehenengo entradan 6 karrera sartu baitituzte. Oriotarrek hirugarrengoan erreakzionatzea lortu dute 3 karrera eginez eta beraien jaurtitzailea zirkulutik ateraz. Jaurtitzaile hau Beatriz Parejo internazionalagatik aldatu dute eta honek euskaldunak amarratzea lortu du.  Azkenik, Sant boi 10 karrera eta 3rengatik gailendu da.

OBBren aldetik azpimarratzekoa da Ainara Larraza eta Igone Etxeberriaren lan ona jaurtitzailearen zirkulutik.  Hurrengo asteburuan OBBk Ligari amaiera emango dio Atletiko San Sebastianen aurkako derbi euskaldunean.