Plaza libreak daude Maria Maestra haurreskolan

Karkara 2014ko mai. 28a, 11:15

Irailean hasteko 0-1 eta 1-2 urteko haurrentzat hainbat plaza libre geratu dira

Amaitu da maiatzeko matrikulazio aldia, eta Maria Maestra haur eskolan hainbat plaza libre geratu dira, 0-1 urteko eta 1-2 urteko haurrentzat. Uztailaren 11ra bitartean jaiotzen diren haurrek ere matrikulatzeko aukera izango dute datorren ikasturterako.

Matrikula Haurreskolan bertan egin behar da astelehenetik ostiralera 8:30etatik 11:00etara eta 13:00etatik 16:00etara. Kontsultak telefonoz ere egin daitezke, 943 89 06 25 zenbakian.