Zaraguetako ikasle, irakasle eta gurasoek antolatutako eguna

Karkara 2014ko eka. 6a, 11:00

Datorren larunbatean, ekainaren 7an, Zaragueta Herri Eskolaren eguna ospatuko dute

Etxeko txikienak eguneroko espazioetan ikusten dituzte guraso eta senitartekoek, pozarren. Umeek beraien Eskola erakusten diete familiari, emozioz. Irakasleek aurreko egunetan buru-belarri prestatutakoaren emaitza erakusten dute, urduri. Zaraguetan biltzen dira etxeko txikienak, gurasoak eta irakasleak; eta guztion artean antolatzen dute Eskolaren Eguna.

Guraso Elkarteak hartzen du Zaragueta eguna antolatzearen zama handiena, egitura eta antolaketa lanak beraiek kudeatzen baitituzte. Gozamena, aldiz, guztientzat ziurtatua dago: guraso, irakasle eta ikasle, guztiek dute parte hartzeko eta festa giroan disfrutatzeko aukera. Egitaraua zabala antolatu dute:

  • 11:00 Salda eta pintxoak
  • 11:30 Ikasleen emanaldia
  • 13.30 Ikasleen bazkaria
  • 14:30 Helduen bazkaria
  • 14:00 Tailerrak, jolasak eta puzgarriak HHko haurrentzat
  • 16:30 Judo emanaldia
  • 17:30 Guraso, ikasle eta irakasleen futbol partidua

Hamaiketakoarekin hasi eta hainbat ekintzen ostean, futbol partidarekin emango diote amaiera Zaragueta Herri Eskolako egunari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!