Ikastola Eguna egingo da ekainaren 7an

Karkara 2014ko eka. 6a, 11:00

Urtero bezala, ikasleek ikuskizuna eskainiko dute kiroldegian, eta ondoren herri bazkaria egongo da

Kurtsoa amaituta, Ikastola Eguna ospatuko dute Orioko Herri Ikastolan ekainaren 7an, larunbatean. Festa giroak hartuko du bai ikastola, bai kiroldegia ikasturte bukaerako jaian. Egitarau zabala egongo da:

  • 11:00etan, Ikastolako Ttuntturroak herrian zehar, DBHko ikasleen eskutik.
  • 11:30etan, Ikastolako Ttuntturroen sarrera Karela Kiroldegian.
  • 11:35etan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna, kiroldegian.
  • 14:00etan, Herri Bazkaria.

Herri-bazkarirako txartel guztiak agortu dira.

Ikasleen lanak erakusgai

Ekainaren 3tik aurrera, eta hilaren 7ra arte, ikasleek egindako lanak ikusgai daude Ikastolako pasiloetan. Urtero bezala, Kultur Astearen baitan, ikasturtean zehar egindako lan desberdinak ikusteko aukera izango dute ikasleen gurasoek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!