Ibai-Ondoko garajeetako hainbat ate behartu dituzte

Karkara 2014ko eka. 6a, 16:04

Ate batzuk behartuta agertu dira goizean, baina itxuraz ez dute lapurreta askorik egin

7:30ean jaso du abisua ertzaintzak, Ibai-Ondo pasealekuko garajeetako ate batzuk irekita agertu direla esanez. Itxura denez, gauez sartu eta bederatzi ate behartu dituzte lapurrek.

Garajeetako baten jabeak esan duenez, ez dute ezer askorik eraman, bizikletak eta horrelakoak ukitu ere ez dituzte egin. Ate batzuk irekita eta argia piztuta aurkitu dituzte zenbait jabek goizean, baina, dirudienez, baliozko ezer ez dute eraman.

Bizilagunek diotenez, ez da lehen aldia garajeetara sartzen direla lapurretara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!