Gazte musikariak eta abeslariak taula gainean

Karkara 2014ko eka. 27a, 09:09

Giro ederra sortu zen atzo plazan gazteek eskaini zuten kontzertuan

Euskadiko ikasleen orfeoiak eta ikastolako ikasleak elkartu ziren atzo iluntzean Orioko plazan kontzertua eskaintzeko. Gaztetxoak taula gainean eta gurasoak ikusle. Maisu aritu ziren sokazko instrumentuei soinua ateratzen, baita kantuan ere.
Baldorba, Oi, Lur! eta Oi, ama Euskal Herria! abestu zituzten, Benito Lertxundiren kantuak hirurak. Eta bera ere han zen, ikusleen artean. Amaieran, gazte musikariengana hurbildu eta guztiak agurtu zituen.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!