Ekainaren 29an, igandean, N-634 errepidea itxiko dute Orioko norabidean

Karkara 2014ko eka. 27a, 09:07

Argazkia: vamosacorrer.com

Atletiko San Sebastianeko Nazioarteko Triatloia dela eta, 10:00etatik 11:30etara errepidea itxiko dute

Datorren igandean, ekainaren 29an, N-634 errepidea itxita egongo da Errekalde eta Orio artean, Atletiko San Sebastianeko Nazioarteko Triatloia dela eta. N-634ren beste norabidea irekita egongo da eta Orio edo Zarautzera joateko Belartzatik A-8 autobidea hartu beharko da.

Orion, Txankako aldapa itxita egongo da gorako zentzuan, baita Igeldorako igoera ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!