IV. Euskal pilota egokituko txapelketa, bihar, Orion

Karkara 2014ko eka. 27a, 10:25

Laugarrenez izango da euskal pilota egokituko Gipuzkoako txapelketa, baina Orion lehendabizikoz egingo da. Bihar izango da, larunbatarekin, goizeko 9:30etan hasita, Orioko pilotalekuan

Lehen ez zuten aukera bat dute orain. Jolasteaz gain jokatu ere egin dezakete, lehiatu. Duela lau urtetatik dute txapelketetan aritzeko aukera adimen urritasuna dutenek. Bihar Orion jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketa eta Orioko Berdin-berdin taldeak hartuko du parte, baita oriotar batek ere. 

Guztira 13 bikote egongo dira. Orain arte denek denen aurka jokatu dute; bihar, ordea, final laurdneak, final erdiak eta finala jokatuko dira. Txapelketaz gain erakustaldia ere egongo da. Orioko padel jokalariak Orioko pilota elkarteko bikote baten aurka jokatuko du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!