Sanpedroak 2014

Gazteen udalbatzarra luzea eta serioa joan zen

Karkara 2014ko uzt. 1a, 13:28

Zaragueta Herri Eskola eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek parte hartu zuten batzarrean eta hurrengo San Pedro festetarako proposamenak egin zituzten

Aida Makazaga, Amaia Rodrigez, Luka, Naroa Larreta, Unax Agirre, Alaine Garro. Udalbatzar aretoko mahaiaren bueltan eseri ziren ikasle hauek. Erdian, Sara Mugika, bera izan baitzen alkate.

Lan saioa antolatu zuen Mugikak eta ondoren, hurrengo San Pedro festetarako proposamenak egin zituzten. Besteak beste, ondorengoa proposatu zuten:

  • Txupinazioa arratsaldeko 20:00tan izan beharrean, 20:30etan egiteko proposamena egin zuten, ahalik eta jende gehien etortzeko asmoz eta dendariak errespetatzeko xedearekin
  • Txorien kantu lehiaketa errepikatzea eta arrantza lehiaketa egitea proposatu zuten
  • Apar festa delakoa San Pedroetan egitea proposatu zuten
  • Pirritx eta porrotxen emanaldia
  • Suzko zezenak edota zezen txikiak eskatu zituzten
  • Trikitilari lehiaketarekin jarraitzea eskatu zuten, jende asko erakartzen duelako
  • Azkenik, gaueko musikarako DJ Abiba ekartzeko eskatu zuten.

      

Denbora luzez aritu ziren eta nahiko lan serioa aurkeztu zioten Beñat Solaberrieta alkateari eta Ekiñe Saizar zinegotziari.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!