Hauteskundeak

Jose Angel Zalduak hartuko du EAJren gidaritza

Karkara 2014ko uzt. 4a, 13:08

Jose Angel Zaldua izendatu dute EAJko zerrendaburu, bera izango da datozen hauteskundeetan alkatetzarako hautagaia

Ate joka daude udal hauteskundeak eta EAJ hauteskundeei begira jarri da. Alkatetzarako hautagaia izendatu dute: Jose Angel Zaldua –Orio, 1959–. Zaldua oso pozik dago alderdiak aukeratutako erabakiaren eta gogotsu dagoela aitortu du.

Legealdi honetan zinegotzi izan direnek alkate izateko aukerari ezetz esan diotela kontatu du Zalduak. Taldekideak bildu eta egokiena bera dela erabaki dute, eta bera, noski, zerrendaburua izateko prest agertu da. Berek hala uste badute, hala izango da. Niri berdin zait kide izan, zinegotzi izan hala alkategai izan. Nagoen postuan nagoela ahalik eta ondoen egingo dut nire lana, gaineratu du oriotarrak.
 
Orain arte egindako lana gainontzeko taldekideei gustatu zaien seinale da hartutako erabakia. Familiak erabakia onartzea kostatu arren, gertuko guztien babesa lortu du Zalduak. Politikak ordu asko eskatzen ditu, asko du militantziaz, eta horrek gertukoekin denbora gutxiago igarotzea dakar. Baina etxekoek ere bat egiten dute hartu dudan erabakiarekin, aitortzen du.
 
Alkateburua aukeratu dute EAJ alderdikoek baina gainontzeko taldekideak oraindik zehazteke daudela esan du Zalduak. Bilerak egiten dabiltza ahalik eta azkarren taldea osatzeko. Bien bitartean hauteskundeei begira jarri eta proiektuak lantzen dabiltzala azaldu du, oraingoz, sekretupean gorde nahi izan dituenak. Bera lanerako gogoz dagoela aitortu du.

Jose Angel Zalduaren biografia

  • Orion jaioa 1959n. 
  • Zuzenbidean lizentziatua
  • 2006tik EAJko kidea
  • Zarautzeko ikastolako guraso batzordeko kidea 4 urteetan
  • Toki Alaiko Lehendakaria, 2007n, bertako estatuak garatu ziren bere garaian
  • 11 urtez Ostalaritzan jarduna, Txirla diskotekan
  • 21 urtez, Gipuzkoako Eskabazio Enpresarien zuzendari orokorra
  • 21 urtez Eraikin Hitzarmenaren mahaikidea
  • Gaur egun Euskadiko Ehiza Federazioaren Lehendakari ordea eta abokatua