800 euroko isuna Salsamendiri

Karkara 2014ko uzt. 8a, 20:07

Jon Salsamendi Urdaibaiko entrenatzaileari 800 euroko isuna ezarri dio ACTko Diziplina Epaileak 2014ko maiatzaren 25ean egindako adierazpenengatik

TKEko Diziplina Epaileak Jon Salsamendiri, Urdaibaiko entrenatzaileari, 800 euroko isuna ezartzea erabaki zuen atzo, uztailaren 7an. Elkartearen Diziplina Araudiko 14/f artikuluan aurreikusitako arau-haustearengatik jarri zaio isuna oriotarrari.

Zigortutako gertaera, aipatutako entrenatzaileak 2014ko maiatzaren 25ean egindako adierazpenekin du zerikusia, adierazpen horiek hainbat komunikabideetan izan zuten oihartzuna. Salsamendik Esther Queraltok taldeari jarriko epaia kritikatu zuen, izan ere, dopinaren aurkako legea urratzeagatik Urdaibaik 24.000 euro ordaindu behar ditu eta 95 puntu gutxiagorekin hasi du San Miguel Liga.

Salsamendik zigor gogorra jarri ziela esan zuen adierazpenetan. Eta garondoan tiroa emanda hil ordez, atximurka hiltzen ari zitzaiela aitortu zuen. TKEko legeak nahieran ipiniak daude eta gaizki aholkatzen ari zaigun kontseilaria daukagu.  Ia irtenbiderik gabeko zuloetan sartu gaituzte, gauzak azkar eta gaizki egiten ari baitira; eta hori ez da bidezkoa, adierazi zuen Bermeoko taldeko enternatzaileak.

Adierazpen guztiak bideo honetan daude. Epailearen erabakia ez dago oraindik indarrean eta helegitea aurkeztu daiteke. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!