Arraun Elkarteko bazkideei kamisetak banatuko zaizkie larunbatean

Karkara 2014ko uzt. 11a, 08:00

Bazkide kuota ordaindu dutenei Orioko Arraun Elkarteko elastiko bat banatuko zaie, eta egun berean, larunbatean, elkartearen dena irekiko da

Uztailaren 12an, larunbatean, Orioko herriko plaza horiz jantziko da. Goizeko 9:30etan hasiko dira kuota ordaindu duen bazkide bakoitzari kamiseta horiak banatzen, eta eguerdiko 13:00etan amaituko da banaketa.

Egun berean Orioko Arraun Elkartearen denda zabalduko da, San Nikolas kalean kokatzen dena. Bertan elastiko horiak egongo dira salgai, Orio herria horiz janztea baita arraun elkartearen helburua.

Denda ostiralero eta larunbatero zabalduko da. Ostiraletan arratsaldeko 5etatik 8etara eta larunbatetan goizeko 10etan irekiko da eta eguerdiko 13:30ean itxi. Ordutegi finkoa hori izango da, baina ahalik eta gehienetan zabaltzen ahaleginduko dira.