Astelehenen goizean kiroldegiko gimnasioa itxita egongo da

Karkara 2014ko uzt. 11a, 13:50

Goizean gimnasioa itxita izango da baina arratsaldean erabilgarri egongo da

Kiroldegian lanak egiten ari dira, eta datorren asteko lanek trabak eta arazoak ekar ditzakenez, Karela kiroldegiko ginmasioa itxi egingo da. Astelehen goizean zehar ez da zabalduko, lur berria jarriko baita. Astelehenen arratsaldetik aurreara kiroldegiak ateak zabaldu ditu, nahiz eta hainbat makina tokiz aldatuta egongo diren.
 
Gimnasiorako sarrera kantxatik izango da, ohiko atea ezingo baita erabili. Karela Kiroldegiko gerente den Garikoitz Garagarzak barkamena eskatu nahi du eragozpenengatik.